NOR GARA?

"Berrio-Otxoa Asti Biltokia" gazte-elkarteak 1985ean ekin zion bere ibilbideari. Ordutik aurrera, eta egoera berrietara eta elkargoen premietara etengabe egokituz, haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-alternatiba kristau gisa eskaintzen jarraitzen da.

Bere sorreraren hasieran ofizialki legeztatua, gazte elkarte honek 8 urtetik (Lehen Hezkuntzako 3 urte) aurrerako haur eta gazteak hartzen ditu.

Boluntario gazteek osatzen dute, eta, hainbat jarduera eta topaketen bidez, haurrei eta gazteei beren bizitzaren irakurketa fededuna egiteko tresnak eskaini nahi dizkiete, eta bestearekiko topaketan hazi, gizabanako kritiko eta gizartearekiko konprometitu gisa garatuz.

Elkartearen helburua bestearekiko harremanetan oinarritutako hezkuntza desberdin baten aldeko apustua egitea da, balio menesiarren arabera, trebetasun pertsonal eta sozialak sustatuz eta norbanako arduratsuak eta seguruak sortuz. Hau da, kontsumismorik gabeko alternatiba bat eskaintzea haurren eta gazteen aisialdiari, talde-bizitza aurkituz eta onartuz eta besteei zerbitzua emanez.

Etapa bakoitzak adin bakoitzari egokitutako irizpide eta helburuen arabera funtzionatzen du, betiere prozesu gisa ulertuta.

Jardueren hasierak eta amaierak ikasturteko egutegiari jarraitzen diote. Uztaila udako jardueretarako denbora berezia da, hala nola udalekuak, oinarrizko kanpamentuak, kanpamentu ibiltariak eta auzolandegiak.

"Gauza handi batera deituak izan zarete". (Juan María de la Mennais.)